Archive for 2010(e)ko otsaila

Komunikazio Glosategiari deia

Gure Unibertsitateko Komunikazio Glosategia nahiko urria da. Beraz, lagundu diezaiogun behintzat 18 hitz berri proposatuz.

Lehenik eta behin, Komunikazio Glosategi bat bada, Komunikazioa definitu beharko litzateke. Gero, idatzizko komunikazioan erabiltzen diren eta gure glosategian azaltzen ez diren zenbait hitz:

• Kronika
• Afiche
• Acápite
• Zirriborro
• Zentsura
• Plagio

Eta ikus-entzunezkoan baita ere, ezinbestekoak diren hitz batzuk faltan sumatu ditut:

AM
• FM
• Audientzia
• Kontu-ikuskaritza
• Back Light
• Ekorketa
• Cassette
• Zibernetika
• Close up
• Kontrola
• Antena

Gehiago bururatuko zaizkidala badakit, beraz, Komunikazio Glosategi egile maiteok, ez ibili hemendik oso urrun.

A.Irazusta

Software librea da bidea

Inkestatutako eta testigantzan erantzun dutenak bezala, nik firefox erabiltzen dut. Askok Euskalbar edo Xuxen daukalako aukeratu dute. Nik ordea, arrazoia hori dela ezin dut esan, atzo bertan enteratu bainintzen honen existentziaz. Bestalde, beste batzuek euskaraz dagoelako erabiltzen dute. Beste arrazoi hau ere ezin dut erabili, ingelesez baineukan atzo arte firefox-a.

Beraz zergatik erabiltzen dut? Librea delako. Etxean, hasieran, Windows erabiltzen zen. Baina urteak pasa ahala, Linux-era pasa ginen anaia ta biok. Ez geroztik, ez dut Windowsi buruz ahal dudan heinean ezer jakin nahi.

Ohitura dugu, ordainpekoa dena kalitate ikuspuntutik hobea dela esatera, baina ez da hala. Munduan, jende askok bere denbora ordenagailuetan inbertitzen du, eta egiten dituzten gauzak, Bill Gates-ek egindakoak bezain onak izan ohi dira. Baina ez gara konturatzen, ohitu egin garelako. Gates saltzaileak edukitzera, eta gu bere programak erostera.

Firefox, aurrera doan esploratzaile bat da. Berriren bat ia egunero dauka, edo behintzat ohartzen dute berriren bat prestatzen ari direla. Azkarra da. Fitxak dauzka. Memoria dauka. Ideia guzti horiek, geroago azaldu ziren Explorerren. Orduan, nor dihoa lasterketa honetan atzetik?

Zoritxarrez, beste programa gehienetan Microsoftek irabazten du. Eta hori dela eta, ordenagailu bat erosterakoan, Windowsekin badator, formateatu gutxik egiten dugu. Zertarako? Unibertsitatean erakusten didaten programak ordainpekoak badira, hau da Windowsentzat badira?

Ohartu bagara, Firefox, nahiz eta libre izan, Explorerra baino hobea dela, noiz ohartuko gara, orokorrean, Linux Microsoft baina hobea dela? Itxaroten nago.

A.Irazusta.

Ze exploradore erabiltzen duzu?

Mondragon Unibertsitatean jendeari galdera sinple bat egin diet: Ze exploradore erabiltzen duzu? Eta honen arrazoi bila jarri naiz. Irakasle eta ikus-entzunezko ikasleei galdetu diet, ikusi dezagun zer erantzun duten:


Irakasleak:

Asier Irizar eta Beñat Doxandabaratz biak hizkuntza irakasleak dira Huhezin, eta biak erantzun berdina eduki dute: Firefox. Beñat bere aldetik, aldatzen dabilela gehitu du. Orain arte Explorer erabiltzen zuen, baina Firefoxek eskaintzen duen Euskalbarri etekin handia atera diezaiokelako nahigo du gaur Firefox. Irizarrek, arrazoi berdina erabili du, Euskalbar.

Ikus-entzunezko lehengo maila:

Ane Jaureguik, etxean Explorer erabiltzen du, firefox ez duelako instalatuta. Aldiz, unibertsitatean Firefox-era jotzen du, irakasleak gomendatu diotelako.

Maialen Regueirok aldiz, firefox erabiltzen du edozein ordenagailutan, hobeagoa dela esan ziotenetik ez du aldatzen.

Ikus-entzunezko bigarren maila:

Anne Altunak, Firefox erabiltzen du. Unibertsitatean, honen berri eduki zuen eta ohitu egin da.

Xabier Ortiz de Urbinak Firefox erabiltzen du, baina Explorerrekin irekitzen bazaio orrialdea, ez du Firefoxera pasatzen.

Ikus-entzunezko hirugarren maila:

Maialen Sanmigelek, “predeterminado” modura, Firefox dauka, baina Explorerra du nahiago, beraz, ahal duenean, Explorertik sartzen da.

Asier Samaniegok, ez du ez Explorer, ez Firefox erabiltzen. Google Chrome erabiltzen du, oso azkarra delako.

Ikus-entzunezko laugarren mailan:

Iñigo Mendiak, Firefox erabiltzen du, librea delako.

Itsaso Azkargortak ere, Firefox erabiltzen du, baina honek, hitzaldi batean besteak baina hobeagoa zela esan ziotelako.

Ondorioz, Firefox galdetuen %80 erabiltzen du, Explorer %10 eta Google Chrome %10. Kontuan harturik Google Chromek ez daramala denbora asko funtzionamenduan, esan dezakegu hemen kontu handiarekin ibili behar direnak Microsoftekoak direla.

A.Irazusta.

Blog pornografiko baten kristauak

Oihuak entzuten ziren. Zer esaten zuten jakitea oso zaila zen.Leihora gerturatzea erabaki nuen. Gerturatzen nindoala hitz batzuk ulertzen hasi nintzen, “lizuna” “deabru”, azken hau entzuterakoan, ohartu nintzen kristauen manifestazioa zela, eta barregura sartu zitzaidan. Baina barreak ez zuen asko iraun, kartela irakurri nuenean, nik probokatutako manifestazioa zela konturatu nintzen: “deabru madarikatua, itxi blog lizuna”. Egia esan, ez zitzaidan batere slogan ona iruditu, baina horrek ez zeukan garrantzirik momentuan.

Atea zabaldu nuen erdi beldurturik, eta Amona batek nire erruagatik bere iloba infernura joango zela oihukatu zidan, eta bere takoi dun zapata burura jauzi zidan. Jarraian, denak hartu zuten bere zapata eta berdinari ekin zioten.

Etxera sartu nintzen berriz. Bat besteak baino altuago hasi zen oihukatzen. “Isildu zaitezte! Gu ez gara bera bezalakoak! Lasaitu zaitezte!”. Jakin nahi nuen talde astapotro horietatik nor zen zentzudun bakarra eta leihotik begiratu nuen. Traje dun gazte bat zen. Apaiza lasaitzen zegoen momentu hartan, indartsua zela zirudien, Apaizaren 120 kiloei mugimendua ekiditeko indarra eduki behar da eta. Nire atera gerturatu zen, eta bi liburu utzi zizkidan lurrean.

Joan egin ziren. Dena lasai zegoela zirudien, beraz, bi liburuen bila joan nintzen. Bata Biblia zen, bestea eskuz idatzitako esaldiz josita zegon koaderno bat.

Bigarrena irakurtzen hasi nintzen, bestea banekien eta zertaz zihoan. Esaldi guztiak ez ditut gogoan baina hor doaz batzuk: “Zure begiak lizunkeriatan erortzera eramaten bazaitu, begia kendu, hobe Jainkoaren munduan begi bakar batekin sartzea, bi begirekin infernura joatea baino”; “Zure eskuineko eskuak bekatzera eramaten bazaitu, moztu ezazu, hobe da gorputzaren zati bat ez edukitzea, gorputz osoa infernura joatea baino”.

Esaldiak irakurri ahala, beldur guztiak joan zitzaizkidan. Eta ikusita ez zegoela liburu osoan nire bloga ixteko konbentzitzen ninduen arrazoirik, gaur beste blog bat ireki du, bigarren blog pornografikoa, bere izena hauxe da “Pornografiaren Munduan ez dago Jainkorik, Jainkoaren munduan gorputz osorik ez dagoen bezala”.

A.Irazusta

Arcade Fire, Wake up eta Keep the car running

“Mounstros” pelikularen trailerrerako erabili dute, baina hala ere, talde honen abestirik ospetsuena hau jarraituko du izaten:

Blogak bilatzen

Azkenean blogak begiratzen jarri naiz. Mila daudenez, bilatzaile batean nire gustuko gaiak jarri eta aurkitu ditut benetan gustatu zaizkidan batzuk. Aztertu egingo ditut, eta hala ea animatzen zaituztedan estekak klikatzera.

Lehenik eta behin, blog-ak menderatuta badauzkagu, zergatik ez hauei deigarriak diren osagarriak gehitu? http://xyberneticos.com/ webguneak truku ezberdinak eskaintzen dizkigu gure wordpress-a pertsonalizatu dezagun. Egia esan, diseinu aldetik, landuta dagoen webgunea da. Nikko izeneko argentinar bat da jabea, eta gure blogarekin jolastu nahi badugu, oso interesgarriak dira bere ekarpenak. Artikuluen luzera ez da finkoa, gaiaren arabera luzeagoak edo laburragoak dira. Gainera, kontuan harturik komertziorako egin den blog bat dela, bertan azaltzen dena oso baliogarria eta fidagarria da. Bestalde erantzunak edo galderak egiteko aukera ematen du, beraz, erabiltzaileen parte-hartzea eskatzen du. Azkenik elementu multimediak asko erabiltzen ditu.

Gure bloga polita jarri ostean, informatu gaitezen orokorragoa den zerbaitez. Zeba ez ordenagailua ulertzen hasi? Bereziago egin dezagun honen erabilera eta jarri dezagun software librea, Linux sistema.Erabaki hau hartu ez gero, bere erabilera egokia izan dadin foro eta blog asko bisitatu beharko ditugu, beraz, bat eskainiko dizuet http://blog.linuxlatinamerica.com/. Latinoamerikan egin den bloga dugu. Bertan linux sistema operatibo ezberdinak nola funtzionatzen duten eta hauek nola erabili behar diren azaltzeaz gain, teknologia berriei buruzko informazioa aurkezten digute. Diseinu aldetik modernoa da eta artikuluen luzera eramangarria da. Erantzunak emateko aukera du, eta elementu multimediak erabiltzen ditu ekarpen guztietan.

Dagoeneko gure ordenagailua prest daukagula, iritziak irakurtzeko garaia da. Nik bat proposatzen dizuet, http://blogs.periodistadigital.com/josemantero.php?cat=986. Zergatik? Berezia delako. Apaiz batek idatzia da, baina apaiz hau homosexuala da. Bere ikuspuntu erlijiosoak bere gustuekin talka egingo duela ematen du, baina lortzen du nolabait bere iritzia eta fedea elkar bizirik mantentzea. Diseinua ez da oso ona, eta estekak baditu, bere blogera zuzendutakoak dira. Elementu multimedia gutxi dauzka eta artikuluak ez dira oso luzeak. Hala eta guztiz ere, erantzunak emateko aukera irekitzen du eta entretenigarria da bere bloga.

Jarraitu dezagun, munduaren berri eduki dugu Jose Manteroren eskutik. Orain, jakin nahi dugu telesail ospetsuenetako bat noiz emango den, zer gertatuko den, zer dioten antzezlariak … beraz, http://lostph.blogspot.com/ blog honetan sartuko gara, “Lost” telesailaren berri eduki eduki dezagun. Diseinu aldetik oso normala da, baina elementu multimedia asko dauzka, eta erantzunetan eztabaidak sortzen dira eta informazio gehigarria ematen da, beraz, blog oso interaktiboa da. Artikuluak ez dira oso luzeak, baina bai oso esplizituak.

Azkenik, ordenagailua utzi baino lehen, ohean pentsatzeko misterioren bat irakurri dezagun. http://tejiendoelmundo.wordpress.com/ blog honetan “leyendas y misterios” edo “mundo macrabo”-n klikatuz gero, pentsarazi egiten diguten gaiak jorratzen dira. Diseinua gaiarekiko egokia da, eta elementu multimedia asko erabiltzen ditu. Gainera estekak dauzka beste webgunetara joateko eta erantzunak ere onartzen ditu. Hala eta guztiz ere, artikuluak oso luzeak dira, beraz gaia oso gustuko izan behar duzu ez aspertzeko.

Honekin, bukatu dugu gure bidaia blog munduan … Gaurkoz.

A.Irazusta

Internet erabiltzaileak, komunikazioan protagonistak

XXI.mendean, erreportari digitalak dira indarra hartu dutenak. Irudi, bideo, hitz eta infografiaz beteriko posten bidez, edonor bihurtu daiteke gaur komunikatzaile. Kazetaria, sarean dagoela, bertako informazioarekin, eta berak zabaldutako informazioarekin lan egiten du, Ziberkazetarian  bihurtuz.

Ziberkazetaritzan, teknologia berriak erabili beharko dira. Informazio teknologia mundu berri horretan, nahi dena adierazi ahalko da, informatuz eta informatua izanaz. Mundu honi Web 2.0 deitzen zaio.

Baina zer gertatuko da ohiko kazetaritzarekin? Javier Diaz Nociren esanetan, “erabiltzaileak eta publikoak protagonismoa hartu du”.  Beraz, gaur jende gehiago dabil komunikatzen. Komunikatzaile gehiago, informazio gehiago. Baina hori ona ahal da? Informazio asko egoteak, askotan dudan jartzen du zein izango den egia eta zein zen. Hori dela eta, beti informazio iturri onak dituzten haiengana joko dugu, hau da, kazetariengana. Beraz, nire ustetan, erabiltzaileak protagonismoa hartuko du, baina iritziak zabaltzen, agian informazioa ere bai, baina bigarren  hau indarra eta fidagarritasuna galtzen joango da lehenengo hanka sartzetik aurrera.

Bestalde galdera bat planteatzen du Diaz Noci adituak “eztabaidaren punturik garrantzitsuena momentu honetan dela, orain arte kazetaritzak eta komunikabideek izan dituzten funtzio eta zerbitzu sozialak nork egingo dituen, eta nola egingo dituen, eta  beharrezkoak izango diren”. Izan ere, orain arte kazetaritzaren baloreetako bat prestigioa irabazi eta berriei egiatasuna ematea zen, baina orain teknologia berriek eskaintzen duten fluxu azkarrean galdu daitezke.

Hori dela eta, egunkariek denbora eta pazientziarekin pausu zaila baina beharrezkoa eman beharko dute. Egunkari batek, bere gastu gehienak inpresio eta distribuzioan dauzka, hauek kenduta, irabazi gutxirekin eredu komertziala mantenduko du eta aurrera egin dezake.  Baina sindikatuek onartuko dute irabazi gutxiago edukitzea? Eta jendeak erosiko du atzo arratsaldean interneten irakurritako berrien aldizkaria? Ikusiko da.

A.Irazusta