Hara!

Noiz edo noiz, ospetsu baten izena jarri dugu Googlen eta emaitza ugari jaso ditugu. Baina, zu, irakurle, ez bazara ospetsua, Googlek emaitzak edukiko al ditu zure izenarekin? Gure onura edo kalterako, seguruenik bai.

Proba egin dut, eta nire izen abizenak jarri ditut. Nire harridurarako orrialde pila bat azaltzen dira. Lehenbizi, nire Facebook kontua azaltzen da eta jarraian nire Twitterra. Hara! Honen ostean, “El Diario Vasco”ren orrialdera eramaten nauen esteka aurkitu dut. Ikusten denez, hemeroteka handia dauka webgune honek, izan ere, 2001.urtean nire ikastolarekin danborradan atera nintzela, izen guztiak publikatu zituzten aldizkarian, eta horiek oraindik ere gordeta dauzkate.

Aurrera egiten badut, nire Twitter lagunen helbideak azaltzen dira, baita Issun egin nuen kontua. Azken honekin, bigarren orrialdera noa. Mikelen bloga azaltzen da, baita Ibaiena ere, lagun moduan bainaukate. Blogekin jarraituz, historiako irakaslearen bloga azaltzen da, bertan iruzkinak jartzeko joera neukan eta. Facebook eta Twitter ez dira atzean gelditzen, lehiaketa bat dirudi, eta lagunen linkak jartzen dituzte beste behin.

Hirugarren orrialdean nago. Dagoeneko ez nau harritzen blogak azaltzea,  Twitterra, Facebooka… Baino, hara! Berriz ere “El Diario Vasco”ra esteka azaltzen da. Oraingo honetan, Teledonostiko festa batean egon nintzela eta, izendatzen naute. Ez dago gaizki jakitea.

Bederatzi orrialde ematen dizkit Googlek emaitza moduan, eta galdera bat datorkit burura: Esteka guztiak niri egiten badidate erreferentzia, ez al dago nire izena eta abizena duen inor munduan? Txikitan baietz esan zidaten, orduan, ez dute ordenagailurik? Ba al dago munduan ordenagailu batean ibili ez den inor?

Azkenik, irudietan klikatu dut. Blogean jarri ditudan irudiak, nire lagunen argazkiak… ezer garrantzitsua. Baina, zerbait garrantzitsua igo izan banu Facebookera? Edo mugikorraren zenbakia nonbaiten jarri izan banu? Ezizenak erabiltzen hasi beharko naiz? Zertarako? Baten bat nire bila al dabil? Hala bada, beldurtu beharko nintzateke?

Agian nik uste baino zailagoa da, mundutik desagertzea.

A.Irazusta

Advertisements

2 responses to this post.

  1. Posted by hitzezblai on apirila 19, 2010 at 9:27 am

    Errespontsabilitatea aldarrikatzeko unea da. Ez nator bat zure galdera batekin. Ezizenak erabil ditzakezu, baina azkenean zure izenarekin lotuko dituzte zure lagunak eta arazoa atzeratzea besterik ez da

    Google bilatzailearen kontua hipokresia kontua da. Zertara dator hainbeste gauza eskatzea? Denok nahi dugu munduko informazioa guztia, denok irekitzen ditugu milaka gauza baina gero ez dugu azaldu nahi. Zertara dator hau? Broma bat da? Nik oso argi daukat nire gauzak azalduko direla, baina gainera komunikabideen munduan lan egin behar badut ba… Nola soluzionatu?
    1.- Datu beharrezkoak soilik eman (Izena eta abizena). Helbideak ez jarri, telefonoak erez, urtemuga sin mas
    2.- Gauza batekin amaitzean itxi, borratu kontua eta kitto.
    3.- Komunikabideetan ez azaltzea… zu bezala mundu guztia atera da tanborradaren batean edo programaren baten argazki batzuetan

    Mundutik desagertzea da soluzioa? Nik kontzientziazioa aldarrikatzen dut, 14 urteko ume mokoak eta 19 urteko burugabeena batez ere

    Erantzun

  2. Ez dut soluzio bezala planteatzen mundutik desagertzea. Esan nahi detena da, mundutik desagertzeko intentzio baduzula, Google oztopo izango dela.

    Eta guztiz ados zure oharrekin, baina zuk uste duzu kontu bat ezabatzerakoan informazioa ezabatzen dela? Agian ez da denon esku geratzen, baina bertan lan egiten dutenek edukiko dute informazio hori.

    Agian, komunikabideetan lan egin nahi dugun horiei, ez zaigu komeni sare sozialetan edozer jartzea, baino lagunei hori eskatu behar diet? Zein da arazoa? Informazio hori denon eskura dagoela? Edo informazio horri erabilera txarra emango zaiola?

    Beste behin, ezin gara guztiz gu izan, itxura bat eman behar dugu…

    Erantzun

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: