Lanbideak ez dira lanbidean gelditzen

Zenbait lanbidek, bizitza pertsonalean eragiten dute. Argi dago, futbolista edo antzezlea baldin bazara, zure bizitza pribatua denon eskura gelditzen dela. Hala izan beharko luke? Ez, baina da. David Lettermanek ez zuen hau kontuan hartu eta bere bizitza goitik behera aldatu zen egun pare batzuetan.

Lettermanek, programa arrakastatsu bat dauka AEBn. Gizon batek, mehatxatu egin zuen, esanaz bere bizitza pribatua kontatuko zuela ez bazion 2 milioi dolar ematen. Lettermanek, 2 milioiko txeke faltsu bat eman ostean, bere programan dena kontatu zuen. Berarekin lan egiten zuten pertsonekin oheratu izan zela esan zuen. Ekintza ausarta, kontuan hartzen badugu urte bereko martxoan ezkondu zela eta dagoeneko 6 urteko ume bat zeukala bere maitalearekin. Berdina egingo zenukete? Dirua galdu hala emaztea galdu?

Nik uste dut emaztea aspaldi galdua zeukala. Beste emakume batekin egoteko beharra daukazun momentutik, ez zaude maiteminduta, edo behintzat ez duzu maitale horren maitasuna merezi. Beraz ongi egin zuen. Agian, emakumearen ikuspuntutik ez da harro egoteko modukoa, mundu guztia jabetzen baita, jabetzeko beharra ez zutenean, engainatu zaituela, baina egokiena mehatxatu zuen horrek dirua ez eskuratzeko.

Beste zenbait lanbidek, iritzi askatasuna mugatzen dute. Hori da, gure bigarren protagonistaren kasua: Ricardo Ibarra. Ibarra Sopelanako PNV partiduaren barruan zegoen. Aldi berean, blog bat eramaten zuen interneten. Bertan partiduarekin zeuzkan desadostasunei buruz hitz egiten zuen, PNV-ri grazi handirik egiten ez zion zerbait. Hori dela eta, partidutik bota zuten.

Iritzi askatasuna dela eta, askok aztoratu egiten dira PNVk egindakoarekin. Biak, bai Ibarra zein PNV partidua, galtzen aterako dira hemendik. Baina gaizki egin ahal dute? Ibarraren kasuan, barkatuko didazue, baina argiketari batek bere zuzendariaz tabernan gaizki hitz egin eta zuzendariak honen berri badu, seguruenik ondorio txarrak edukiko dituela. Partidu politiko batean, non irudia gaur egun ezinbestekoa den, eta irudiaren barnean, egonkortasuna transmititzea, ezin da halakorik onartu.

Liskar handiak daude partidu baten eta bestearen artean, kritika latzak, eta lotsagabekeriak. Egoera honetan egonda, beste batean bageunde agian beste iritzi bat edukiko nuke, ezin duzu etsaia etxean eduki. Kritikak partiduaren barruan gertatzen badira, partiduan bertan gelditzea da hoberena. Produktu bat saltzerakoan, egileetako batek gaizki hitz egiten badu produktuaz, zer salduko dute? Nork erosiko du hori? Politika produktu bat da, nire ustez ez luke hala izan behar, baina da. Beraz, utzi dezagun alde batera gure eskubideen teoria, teoria delako, gutxitan praktika.

Publikoari begira egiten baduzu lan, zoritxarrez, zure iritzia eta bizitza pribatua 200.000 begiren bistan egongo da.

A.Irazusta

Ez izan leloa

Teknologia tresna bat da, besterik ez. Ekarri ditzakeen ondorioak, honen erabileraren arabera, onuragarriak edo kaltegarriak izango dira. Hau dela eta, kontzientziatu egin behar gara teknologiari erabilera egokia emateko.

Zergatik diot gaur hau eta hemen? Lehengoan klasean eztabaida bat eduki genuen. Orain dela urte batzuk, neska bat bere mutikoari bideo sexual bat grabatu nahi izan zion, kanpoan zegoelako. Bideoa mugikorrarekin grabatu zuen eta kasualitatez mugikorra galdu egin zuen. Bideoa eskuratu zuenak, lagunei erakutsi zien eta azkenean denek bideo ikusi zuten. Neskak umiliazioak eta burlak jasan egin behar zituen. Gaur, bere herritik kanpo bizi da, oraindik ere, ospe berdina duelako.

Klasean erruduna nor den komentatzean, eztabaida hasi zen. Batzuek mutikoak ondorioak jakin gabe, inkontzienteki bideoa erakutsi zuela diote. Besteek mutiko horrek neskari bizitza apurtu ziola zioten. Ez naiz berriz ere gai honetan sartuko, baina argi eta garbi, mutikoaren jarrera ez zait batere egokia iruditzen. Gehienetan gauzak ondorioak jakin gabe egiten ditugu, eta horrek ez digu errurik kentzen.

Hemendik atera nahi dudana da, teknologiak eskaintzen diguna gaizki erabiliz gero, gure bizitzaren kontra joango garela. Ez da kasu bakarra kontatu dudana, ezagutzen ditut hamabost urteko neskak, mutiko bat erakartzeagatik argazki intimoak bidali dizkiotenak eta horiek niri iritsi zaizkidanak. Neretzat al ziren? Eta oraindik okerrago, elkar zapaltzen ibili direnak Fotolog bidez. Lotxagarria.

Badakit halakoak oraindik gertatuko direla, grabaketak egingo direla, grabazioak erakutsiko direla, bizitzak zapuztuko direla. Baina mesedez, nahiz eta teknologiak ekintza hauek burutzeko aukera eman, kontu handiarekin egin. Ez utzi inoiz zurekin bukatu dezakeen dokumenturik beste bateren eskuetan. Ez jolastu. Teknologia alde batera utzi kasu hauetan. Ez izan leloa, maltzur asko dago eta munduan.

A.Irazusta

Lanbidea baino, hobbia ematen du

Martxoaren 10ean, Huhezin Komunikaldiak egin ziren. Gaia, Telebista Interneten izanik, hiru bloketan banatu zituzten hitzaldiak. Iosu Zabalaren hitzekin lehenengoari eman zioten hasiera.

Ruben Sanchezen hitzaldia Telebista Interneten inguruan:

Ruben Sanchez, “Lost in Tv”ren sortzailea eta Factoria Crossmediaren kidea delarik, ordu beteko hitzaldia eman zuen. Internetek dena batzen zuela zihoen, bazela garaia komunikabideak independenteak ez izateko.

Baina honekin bat, audientzia aipatzen zuen. Hau da, lehen bi kate bakarrik zeuden telebistan, gaur ikusleak nahi duena ikusi dezake, aukera handia dagoelako. Aukera handi honek, ikusiak izan gaitezen, hiru ezaugarri betetzera eramaten gaituzte: kalitatezko edukia egitera, audientziaren iritzia edukitzera eta ahalik eta plataforma gehienetan egotera.

Ondorioa: Geroz eta lehia gehiago dago, gu deigarriak izatea ezinbestekoa da.

Mahai-ingurua: Louis Philippe Dominguez; Ruben Sanchez eta Gonzalo Martin:

Jarraian Dominguez (Kaixo Frankie), Sanchez(Lost in Tv) eta Martinek (Gonzalomartin.tv) mahai-inguru bati eman zioten hasiera. Hirurek gauza interesgarri asko esan zituzten, baina bakoitzak eduki zuen esaldiren bat, nigan asko eragin zuena:

Philippe: “Todo aquel que te dice, que sabe que va a pasar dentro de un año, ¡Miente!”.

Egoera azkar aldatzen dela zioten, eta banekien hala zela, baina ez nuen pentsatzen urtebeteko margen batean, zer gertatuko den ez jakitea ezinezkoa zenik.

Sanchez: “Llegará quién consiga un modelo de negocio”.

Hau da, oraindik ez dago. Orduan, langile kontsideratu daiteke bideoak internetera igotzen dituenak?

Martinek: “Doi cosas gratis para que me llamen”.

Azken esaldi honek beste ondorio batera eraman ninduen: Gauzak sortu, egin zaitez ezaguna, urte horietan ez duzu dirurik ikusiko, baina noizbait, agian, produktoreren batek deituko dizu. Baina ordura arte? Betiko produktorak kritikatzen ditugu, eta berez, sortzen duguna beraien atentzioa jasotzeko da?

Mahai-ingurua: Iban Arantzabal(Goiena), Jexux Mari Irazu(Bertsoa.com) eta Iñako Gurrutxaga (ETB3).

Azkenik, Arantzabalek, Irazuk, eta Gurrutxagak euskara arloko mahai-inguru bat egin zuten. Besteek esandakoa esan zuten, baina euskaraz. Audientziak erabakitzen zuela, euskarrien mugak apurtu behar zirela, eta edukia jendearen eskura egon behar zuela.

Azken honi egin nion kasu gehien. Gurrutxagak, garrantzi handia eman zion, edukiaren eskuragarritasunari. Euskaraz, eduki gutxi dagoenez, dagoena, denok ikusi eta erabiltzeko eskubidea eman behar dugu.

Ez da ados ez nagoenik. Baina, egun osoan ez dut negoziorik ikusi. Hau da, koadro batengatik ordaintzen dugun bezala, bideo batengatik zergatik ez? Lana da, edo behintzat hori kontsideratu nahi dut.

Hiru ondorioak hartu ez gero, hau da, geroz eta lehia gehiago dagoela; lehenengo dena dohain eman behar duzula, urtez dirurik ikusi gabe eta zure dirua jartzen; eta azkenik, egindakoa edonork erabiltzeko eskubidea eduki behar duela; beste bat ateratzen dugu. Ondorio bakar batera iristen naiz: honetara dedikatu nahi baduzu, dirua eta pazientzia eduki behar duzu edo jai daukazu. Lanbidea baino, hobbia ematen du.

A.Irazusta

Harridura berreskuratzen

Errealitatetik kanpo. Hala, pasatzen ditut egunak. Lan bila ibili naiz, eta ez nuenez ezer aurkitzen, Espinosori deitu nion. Espinoso, Friki bat da. Jaiotzez Eneko zuen izena, baina 6 urterekin komiki bat oparitu zioten eta ez geroztik, superheroia kontsideratzen da. Bai, horregatik du Espinoso izena. Berak dio, gauetan arantzak ateratzen zaizkiola, arrosen arantzak. Horrekin munduari bakea ekarriko diola dio, sinesten diot bai.

Gauza da, aldizkari bat eramaten duela, Daily Planet aldizkaria. Beste behin, bere friki munduari uko egin gabe, izen hori aukeratu zuen, Superman telesailan ateratzen den aldizkaria delako. Tira, bertan lan egiten dut, lotxa ematen dit onartzeak, baina hala da. Egun osoa Superheroiei buruz hitz egiten jardun behar dut eta agian honek nire ikusmenean eragin dit, atzo ikusi nuena ez baita oso ohikoa.

Clark Kent izeneko mutil bat etorri zen erredakziora. Bloga nola zihoan erakutsi behar niola esan zidaten, eta nola ez, betiko moduan, ez nintzen kexatu. Bere izena berezi xamarra zen, baina Espinoso izeneko lagun bat daukat, beraz, zer nahi duzue, ez nau ezerk harritzen.

Jatorra iruditu zitzaidan mutila, gainera gorputz ona zeukan, eta orduak ziztu bizian pasa zitzaizkidan bere giharrak zenbatzen. Hala ere, 37.giharrean nindoala, berari begira nengoela harrapatu ninduen, beraz leihotik begira jarri nintzen disimulatu nahian. Baina halako batean, Superman hegan ikusi nuen. Clarkeri begiratu nion eta barrez zegoen. Ez nintzen ausarta izan, eta ikusitako ez nuen kontatu, baina berriz leihotik begiratu nuen. Supermanek agurtu egin zidan.

Aurpegia ezaguna egin zitzaidan, eta Clarki berriz begiratu nion, lurrera erori zen barreak eraginda. Zer gertatzen zen? Bai, giharrak kontatzen harrapatu ninduen, baina ez zen hain barregarria. Ordenagailuari begira gelditu nintzen. Eta bere hitzek, lasaitu beharrean, gehiago urduritu ninduten “Superman naiz”, “Ni King Afrika naiz” erantzun nuen haserre, eskua ematen nion bitartean.

Dagoeneko 18:00ak ziren, eta etxera joateko gogoa nuen. Klase amaitutzat eman nuen eta gauzak jasotzera joan nintzen. Berokia pertxeroan zegoen, eta pertxeroa, nire zoritxarrerako, oso altua da, beraz, aulki baten bila joan nintzen gainean jartzeko. Baina halako batean, Clark lanparatik zintzilik ikusi nuen nire berokia hartzen. Niregana gerturatu zen, “Tori. Nik sinesten dut King Afrika zarela, zuk ni Superman naizela sinesten ez duzun bezala”. Momentuan ez nekien barrez hasi edo zaplazteko bat eman behar nion, beraz, alde egin nuen. Gaur zoriontsu joango naiz lanera, mutiko horrek, Espinoso ezagutu nuenetik nire barnean sentitzen ez nuena esnatu didalako, harridura.

A.Irazusta

Teknologia vs Paperezko Prentsa idatzia?

Paperezko Prentsa idatziak bere salmentak %30-40 jeitsi ditu. Teknologia omen da erruduna. Ohiturak aldatu dira, eta internetek eskaintzen dituen bat-bateko berriak nahiago dira betiko aldizkariak baino.

Askok, eguneroko aldizkariak desagertuko direla diote. Ez al da ausarta hau esatea? Internetek eskaintzen digunari ezin diogu baliorik kendu, baina paperezko aldizkariak? Ez ahal dute xarmarik? Gosaltzen duzun bitartean ere, ordenagailua eduki behar ahal da aurrean? Klik bidezko gosaria izango al da? (Hitz eta Klik bidezkoa bada, orain isildu beharko nintzateke). Gainera interneten ez al dugu irakurketa azkarrago bat egiten?

Beti esan didate, gosariak mantsoak izan behar direla. Gosaria mantsotzeko paperezko prentsa idatzia baina zerbait hobeagoa ba al dago? Ohiturak aldatu dira bai, baina ez dugu beti ohikoa egiten.

Eta aldaketa hauen aurrean, zer egin behar dute aldizkariek? Moldatu. Ez dago beste aukerarik. Euria egiten duenerako aterpeak ditugu, eguneko informazioa nahi dugunerako internet dugu. Bertan sartzea da egokiena.

Aldizkari baten kontuak nola dihoazen ez dakit, baina interneten iragarki gehiago sartzeko aukera dagolakoan nago. Orduan, jendeak aldizkariarengatik ordaintzen zuena ezin da iragarkietatik lortu? Eta internet jartzen duten enpresekin tratu bat eginez gero? Nik nire aldizkariaren berri guztiak jarriko ditut zure erabiltzaileen eskura, aplikazio bat sartuko dut non berri bat egon ahala, bai mugikorrean, zein ordenagailuaren pantailan azalduko zaion, eta zuk beraiek ordaintzen dutenaren zatitxo bat emango didazu.

Ez naiz honetan aditua, baina gogoak jarrita soluzio bat aurkitu daiteke, bai aldizkariak aurrera ateratzeko, zein paperezko prentsa bizirik jarraitzeko. Egia esan, batzuetan, berrira moldatu ez nahi dugula ematen du.

A. Irazusta

Google docsek, zer ordezkatzen du?

Ezer. Hori da erantzuna. Bai, Google docsek eskaintzen dituen abantaila eta desabantailak irakurri ditut, eta horri buruz hitz egingo dugu beranduago baina lehengo, argi utzi nahi dudana da, ez dela ezeren ordezkari momentu honetan. Askok diote, suite ofimatikoak alde batera utzi behar ditugula, Google docsek ez baitu gure ordenagailuan ia memoriarik okupatzen eta gainera, internet gabe ere, bertan sartu gaitezkeelako testuak editatzera. Baina kontuan hartu dezagun zenbat denbora daraman, adibide gisa, Open Office bere sistema hobetzen.

Google docsk berria dela esan dezakegu. Proiektu polita izan daiteke, bertan, dokumentuak bidali eta hauek editatzeko baimena eman dezakezulako. Baita ere, testua editatzen duzun bitartetan, txat bidez beraiekin hitz egin dezakezu. Geroz eta antza gehiago dauka OO edo Word dokumentu batekin. Baina berria da. Oso basikoa da. Oraindik ere, tipografia gutxi eskaintzen ditu, testura gerturatu edo urruntzeko aukerarik ez du ematen, irudien forma aldatzeko aukerarik ere ez dauka, guztiz berria Word dokumentuetan baina oso baliagarria izan dena, aurkezpenetan efektuak falta zaizkio, tope bat dauka… Bai, 5000 dokumentu eta 5000 irudi, gehiago ez.

Hori dela eta, ez dut Google docs mespretxatu nahi, baina gaur ezin da ordezkari izan. Bihar batek daki hainbeste hobetuko den eta denok desinstalatuko dugun OO edo Worda, baina gaur, ez da egun hori. Idazteko baliabide bat da, baita taulak edo aurkezpenak egiteko, momentu honetan Google docs erabiltzen nabil, eta ez duzuela nabaritzen? Badakit. Baina idazten zaudela ezberdintasunak nabaritzen dira.

Tira, eman diezaiogun denbora, eta ea hurrengoan “Izugarria Google docs” izenburuarekin hasten naizen.

A.Irazusta

Komunikazio Glosategiari deia

Gure Unibertsitateko Komunikazio Glosategia nahiko urria da. Beraz, lagundu diezaiogun behintzat 18 hitz berri proposatuz.

Lehenik eta behin, Komunikazio Glosategi bat bada, Komunikazioa definitu beharko litzateke. Gero, idatzizko komunikazioan erabiltzen diren eta gure glosategian azaltzen ez diren zenbait hitz:

• Kronika
• Afiche
• Acápite
• Zirriborro
• Zentsura
• Plagio

Eta ikus-entzunezkoan baita ere, ezinbestekoak diren hitz batzuk faltan sumatu ditut:

AM
• FM
• Audientzia
• Kontu-ikuskaritza
• Back Light
• Ekorketa
• Cassette
• Zibernetika
• Close up
• Kontrola
• Antena

Gehiago bururatuko zaizkidala badakit, beraz, Komunikazio Glosategi egile maiteok, ez ibili hemendik oso urrun.

A.Irazusta

Software librea da bidea

Inkestatutako eta testigantzan erantzun dutenak bezala, nik firefox erabiltzen dut. Askok Euskalbar edo Xuxen daukalako aukeratu dute. Nik ordea, arrazoia hori dela ezin dut esan, atzo bertan enteratu bainintzen honen existentziaz. Bestalde, beste batzuek euskaraz dagoelako erabiltzen dute. Beste arrazoi hau ere ezin dut erabili, ingelesez baineukan atzo arte firefox-a.

Beraz zergatik erabiltzen dut? Librea delako. Etxean, hasieran, Windows erabiltzen zen. Baina urteak pasa ahala, Linux-era pasa ginen anaia ta biok. Ez geroztik, ez dut Windowsi buruz ahal dudan heinean ezer jakin nahi.

Ohitura dugu, ordainpekoa dena kalitate ikuspuntutik hobea dela esatera, baina ez da hala. Munduan, jende askok bere denbora ordenagailuetan inbertitzen du, eta egiten dituzten gauzak, Bill Gates-ek egindakoak bezain onak izan ohi dira. Baina ez gara konturatzen, ohitu egin garelako. Gates saltzaileak edukitzera, eta gu bere programak erostera.

Firefox, aurrera doan esploratzaile bat da. Berriren bat ia egunero dauka, edo behintzat ohartzen dute berriren bat prestatzen ari direla. Azkarra da. Fitxak dauzka. Memoria dauka. Ideia guzti horiek, geroago azaldu ziren Explorerren. Orduan, nor dihoa lasterketa honetan atzetik?

Zoritxarrez, beste programa gehienetan Microsoftek irabazten du. Eta hori dela eta, ordenagailu bat erosterakoan, Windowsekin badator, formateatu gutxik egiten dugu. Zertarako? Unibertsitatean erakusten didaten programak ordainpekoak badira, hau da Windowsentzat badira?

Ohartu bagara, Firefox, nahiz eta libre izan, Explorerra baino hobea dela, noiz ohartuko gara, orokorrean, Linux Microsoft baina hobea dela? Itxaroten nago.

A.Irazusta.

Ze exploradore erabiltzen duzu?

Mondragon Unibertsitatean jendeari galdera sinple bat egin diet: Ze exploradore erabiltzen duzu? Eta honen arrazoi bila jarri naiz. Irakasle eta ikus-entzunezko ikasleei galdetu diet, ikusi dezagun zer erantzun duten:


Irakasleak:

Asier Irizar eta Beñat Doxandabaratz biak hizkuntza irakasleak dira Huhezin, eta biak erantzun berdina eduki dute: Firefox. Beñat bere aldetik, aldatzen dabilela gehitu du. Orain arte Explorer erabiltzen zuen, baina Firefoxek eskaintzen duen Euskalbarri etekin handia atera diezaiokelako nahigo du gaur Firefox. Irizarrek, arrazoi berdina erabili du, Euskalbar.

Ikus-entzunezko lehengo maila:

Ane Jaureguik, etxean Explorer erabiltzen du, firefox ez duelako instalatuta. Aldiz, unibertsitatean Firefox-era jotzen du, irakasleak gomendatu diotelako.

Maialen Regueirok aldiz, firefox erabiltzen du edozein ordenagailutan, hobeagoa dela esan ziotenetik ez du aldatzen.

Ikus-entzunezko bigarren maila:

Anne Altunak, Firefox erabiltzen du. Unibertsitatean, honen berri eduki zuen eta ohitu egin da.

Xabier Ortiz de Urbinak Firefox erabiltzen du, baina Explorerrekin irekitzen bazaio orrialdea, ez du Firefoxera pasatzen.

Ikus-entzunezko hirugarren maila:

Maialen Sanmigelek, “predeterminado” modura, Firefox dauka, baina Explorerra du nahiago, beraz, ahal duenean, Explorertik sartzen da.

Asier Samaniegok, ez du ez Explorer, ez Firefox erabiltzen. Google Chrome erabiltzen du, oso azkarra delako.

Ikus-entzunezko laugarren mailan:

Iñigo Mendiak, Firefox erabiltzen du, librea delako.

Itsaso Azkargortak ere, Firefox erabiltzen du, baina honek, hitzaldi batean besteak baina hobeagoa zela esan ziotelako.

Ondorioz, Firefox galdetuen %80 erabiltzen du, Explorer %10 eta Google Chrome %10. Kontuan harturik Google Chromek ez daramala denbora asko funtzionamenduan, esan dezakegu hemen kontu handiarekin ibili behar direnak Microsoftekoak direla.

A.Irazusta.

Blog pornografiko baten kristauak

Oihuak entzuten ziren. Zer esaten zuten jakitea oso zaila zen.Leihora gerturatzea erabaki nuen. Gerturatzen nindoala hitz batzuk ulertzen hasi nintzen, “lizuna” “deabru”, azken hau entzuterakoan, ohartu nintzen kristauen manifestazioa zela, eta barregura sartu zitzaidan. Baina barreak ez zuen asko iraun, kartela irakurri nuenean, nik probokatutako manifestazioa zela konturatu nintzen: “deabru madarikatua, itxi blog lizuna”. Egia esan, ez zitzaidan batere slogan ona iruditu, baina horrek ez zeukan garrantzirik momentuan.

Atea zabaldu nuen erdi beldurturik, eta Amona batek nire erruagatik bere iloba infernura joango zela oihukatu zidan, eta bere takoi dun zapata burura jauzi zidan. Jarraian, denak hartu zuten bere zapata eta berdinari ekin zioten.

Etxera sartu nintzen berriz. Bat besteak baino altuago hasi zen oihukatzen. “Isildu zaitezte! Gu ez gara bera bezalakoak! Lasaitu zaitezte!”. Jakin nahi nuen talde astapotro horietatik nor zen zentzudun bakarra eta leihotik begiratu nuen. Traje dun gazte bat zen. Apaiza lasaitzen zegoen momentu hartan, indartsua zela zirudien, Apaizaren 120 kiloei mugimendua ekiditeko indarra eduki behar da eta. Nire atera gerturatu zen, eta bi liburu utzi zizkidan lurrean.

Joan egin ziren. Dena lasai zegoela zirudien, beraz, bi liburuen bila joan nintzen. Bata Biblia zen, bestea eskuz idatzitako esaldiz josita zegon koaderno bat.

Bigarrena irakurtzen hasi nintzen, bestea banekien eta zertaz zihoan. Esaldi guztiak ez ditut gogoan baina hor doaz batzuk: “Zure begiak lizunkeriatan erortzera eramaten bazaitu, begia kendu, hobe Jainkoaren munduan begi bakar batekin sartzea, bi begirekin infernura joatea baino”; “Zure eskuineko eskuak bekatzera eramaten bazaitu, moztu ezazu, hobe da gorputzaren zati bat ez edukitzea, gorputz osoa infernura joatea baino”.

Esaldiak irakurri ahala, beldur guztiak joan zitzaizkidan. Eta ikusita ez zegoela liburu osoan nire bloga ixteko konbentzitzen ninduen arrazoirik, gaur beste blog bat ireki du, bigarren blog pornografikoa, bere izena hauxe da “Pornografiaren Munduan ez dago Jainkorik, Jainkoaren munduan gorputz osorik ez dagoen bezala”.

A.Irazusta