Posts Tagged ‘internet’

Lan postu berri bat

Lehengoan, Proiektuko ikasgaian irakurtzeko testu nahiko luze bat eman ziguten. Baina irakurtzen nindoala, testua laburra egin zitzaidan. Lan postu baten inguruan zen: Community Managers. Seguruenik izena lanpostua baino berriagoa dela, baina tira esplikatu dezagun zertan datzan.

Gaur egun denok dakigu enpresek bere tokia nahi dutela interneten, eta sarean egoteak, iragarki on moduan jolastu dezake edo ez. Hala eta guztiz ere, sare sozialetan zure enpresarekiko iritziak egongo dira, nahi ala ez nahi. Beraz, nork kontrolatu behar ditu? Nork irakurri behar die? Nork erantzun behar ditu? Community Managersek. Baina erantzun esaten dugunean, ez du edozerk balio, prozesu bat jarraitu behar du: Erabiltzailearen kexa ulertu, zuzendariei komentatu, soluziobideak bilatu, agian erabiltzaile berari gomendioa eskatu, eta azkenean, aldaketak aurrera eraman.

Argi eta garbi, lan postu berri baten aurrean gaude. Sare sozialak eboluzionatzen duen erritmo berera eboluzionatu beharko du lanbide honek. Hala ere, guztiz beharrezkoa al da Community Managers bat enpresan? Ziur nago, enpresa askok uko egingo diotela erabiltzailearen iritziari, beste askok denbora pasa moduan ikusiko dutela honen zeregina, eta gutxik emango diotela eman behar zaion garrantzia. Beraz, enpresa asko maite beharko duzu lanbide honetan jarduteko. Azkenean zuk ematen duzu beraiengatik aurpegia interneten, eta hauek ez badute ongi erantzuten, zure irudia zikindua eta liraindua izango da. Zurea, ez beraiena.

Azkenik, esan behar dena da, ez daudela ikasketa zehatzak lanbide honetarako, baina karisma, arazoei aurre egiteko iniziatiba, eta interneteko azkenak dominatzearekin, nahikoa izango litzateke(gehiago). Eta irakaslearen azken galdera hau izan da: Hemendik zein izango litzateke Community Managers bat?. Ez dut besoa altxa. Gure ikasketek sare sozialak asko jorratzen dituzte, baina hala ere, lehen internet ez zegoenean, postaz jasotzen ziren kexak irakurtzen zuenaren lanbide berdina da hau, soilik ordenagailu baten aurrean egiten duzula.

Nik ez dut gustuko. Eta zuk?

A.Irazusta

Advertisements

Lanbidea baino, hobbia ematen du

Martxoaren 10ean, Huhezin Komunikaldiak egin ziren. Gaia, Telebista Interneten izanik, hiru bloketan banatu zituzten hitzaldiak. Iosu Zabalaren hitzekin lehenengoari eman zioten hasiera.

Ruben Sanchezen hitzaldia Telebista Interneten inguruan:

Ruben Sanchez, “Lost in Tv”ren sortzailea eta Factoria Crossmediaren kidea delarik, ordu beteko hitzaldia eman zuen. Internetek dena batzen zuela zihoen, bazela garaia komunikabideak independenteak ez izateko.

Baina honekin bat, audientzia aipatzen zuen. Hau da, lehen bi kate bakarrik zeuden telebistan, gaur ikusleak nahi duena ikusi dezake, aukera handia dagoelako. Aukera handi honek, ikusiak izan gaitezen, hiru ezaugarri betetzera eramaten gaituzte: kalitatezko edukia egitera, audientziaren iritzia edukitzera eta ahalik eta plataforma gehienetan egotera.

Ondorioa: Geroz eta lehia gehiago dago, gu deigarriak izatea ezinbestekoa da.

Mahai-ingurua: Louis Philippe Dominguez; Ruben Sanchez eta Gonzalo Martin:

Jarraian Dominguez (Kaixo Frankie), Sanchez(Lost in Tv) eta Martinek (Gonzalomartin.tv) mahai-inguru bati eman zioten hasiera. Hirurek gauza interesgarri asko esan zituzten, baina bakoitzak eduki zuen esaldiren bat, nigan asko eragin zuena:

Philippe: “Todo aquel que te dice, que sabe que va a pasar dentro de un año, ¡Miente!”.

Egoera azkar aldatzen dela zioten, eta banekien hala zela, baina ez nuen pentsatzen urtebeteko margen batean, zer gertatuko den ez jakitea ezinezkoa zenik.

Sanchez: “Llegará quién consiga un modelo de negocio”.

Hau da, oraindik ez dago. Orduan, langile kontsideratu daiteke bideoak internetera igotzen dituenak?

Martinek: “Doi cosas gratis para que me llamen”.

Azken esaldi honek beste ondorio batera eraman ninduen: Gauzak sortu, egin zaitez ezaguna, urte horietan ez duzu dirurik ikusiko, baina noizbait, agian, produktoreren batek deituko dizu. Baina ordura arte? Betiko produktorak kritikatzen ditugu, eta berez, sortzen duguna beraien atentzioa jasotzeko da?

Mahai-ingurua: Iban Arantzabal(Goiena), Jexux Mari Irazu(Bertsoa.com) eta Iñako Gurrutxaga (ETB3).

Azkenik, Arantzabalek, Irazuk, eta Gurrutxagak euskara arloko mahai-inguru bat egin zuten. Besteek esandakoa esan zuten, baina euskaraz. Audientziak erabakitzen zuela, euskarrien mugak apurtu behar zirela, eta edukia jendearen eskura egon behar zuela.

Azken honi egin nion kasu gehien. Gurrutxagak, garrantzi handia eman zion, edukiaren eskuragarritasunari. Euskaraz, eduki gutxi dagoenez, dagoena, denok ikusi eta erabiltzeko eskubidea eman behar dugu.

Ez da ados ez nagoenik. Baina, egun osoan ez dut negoziorik ikusi. Hau da, koadro batengatik ordaintzen dugun bezala, bideo batengatik zergatik ez? Lana da, edo behintzat hori kontsideratu nahi dut.

Hiru ondorioak hartu ez gero, hau da, geroz eta lehia gehiago dagoela; lehenengo dena dohain eman behar duzula, urtez dirurik ikusi gabe eta zure dirua jartzen; eta azkenik, egindakoa edonork erabiltzeko eskubidea eduki behar duela; beste bat ateratzen dugu. Ondorio bakar batera iristen naiz: honetara dedikatu nahi baduzu, dirua eta pazientzia eduki behar duzu edo jai daukazu. Lanbidea baino, hobbia ematen du.

A.Irazusta