Posts Tagged ‘lost’

Blogak bilatzen

Azkenean blogak begiratzen jarri naiz. Mila daudenez, bilatzaile batean nire gustuko gaiak jarri eta aurkitu ditut benetan gustatu zaizkidan batzuk. Aztertu egingo ditut, eta hala ea animatzen zaituztedan estekak klikatzera.

Lehenik eta behin, blog-ak menderatuta badauzkagu, zergatik ez hauei deigarriak diren osagarriak gehitu? http://xyberneticos.com/ webguneak truku ezberdinak eskaintzen dizkigu gure wordpress-a pertsonalizatu dezagun. Egia esan, diseinu aldetik, landuta dagoen webgunea da. Nikko izeneko argentinar bat da jabea, eta gure blogarekin jolastu nahi badugu, oso interesgarriak dira bere ekarpenak. Artikuluen luzera ez da finkoa, gaiaren arabera luzeagoak edo laburragoak dira. Gainera, kontuan harturik komertziorako egin den blog bat dela, bertan azaltzen dena oso baliogarria eta fidagarria da. Bestalde erantzunak edo galderak egiteko aukera ematen du, beraz, erabiltzaileen parte-hartzea eskatzen du. Azkenik elementu multimediak asko erabiltzen ditu.

Gure bloga polita jarri ostean, informatu gaitezen orokorragoa den zerbaitez. Zeba ez ordenagailua ulertzen hasi? Bereziago egin dezagun honen erabilera eta jarri dezagun software librea, Linux sistema.Erabaki hau hartu ez gero, bere erabilera egokia izan dadin foro eta blog asko bisitatu beharko ditugu, beraz, bat eskainiko dizuet http://blog.linuxlatinamerica.com/. Latinoamerikan egin den bloga dugu. Bertan linux sistema operatibo ezberdinak nola funtzionatzen duten eta hauek nola erabili behar diren azaltzeaz gain, teknologia berriei buruzko informazioa aurkezten digute. Diseinu aldetik modernoa da eta artikuluen luzera eramangarria da. Erantzunak emateko aukera du, eta elementu multimediak erabiltzen ditu ekarpen guztietan.

Dagoeneko gure ordenagailua prest daukagula, iritziak irakurtzeko garaia da. Nik bat proposatzen dizuet, http://blogs.periodistadigital.com/josemantero.php?cat=986. Zergatik? Berezia delako. Apaiz batek idatzia da, baina apaiz hau homosexuala da. Bere ikuspuntu erlijiosoak bere gustuekin talka egingo duela ematen du, baina lortzen du nolabait bere iritzia eta fedea elkar bizirik mantentzea. Diseinua ez da oso ona, eta estekak baditu, bere blogera zuzendutakoak dira. Elementu multimedia gutxi dauzka eta artikuluak ez dira oso luzeak. Hala eta guztiz ere, erantzunak emateko aukera irekitzen du eta entretenigarria da bere bloga.

Jarraitu dezagun, munduaren berri eduki dugu Jose Manteroren eskutik. Orain, jakin nahi dugu telesail ospetsuenetako bat noiz emango den, zer gertatuko den, zer dioten antzezlariak … beraz, http://lostph.blogspot.com/ blog honetan sartuko gara, “Lost” telesailaren berri eduki eduki dezagun. Diseinu aldetik oso normala da, baina elementu multimedia asko dauzka, eta erantzunetan eztabaidak sortzen dira eta informazio gehigarria ematen da, beraz, blog oso interaktiboa da. Artikuluak ez dira oso luzeak, baina bai oso esplizituak.

Azkenik, ordenagailua utzi baino lehen, ohean pentsatzeko misterioren bat irakurri dezagun. http://tejiendoelmundo.wordpress.com/ blog honetan “leyendas y misterios” edo “mundo macrabo”-n klikatuz gero, pentsarazi egiten diguten gaiak jorratzen dira. Diseinua gaiarekiko egokia da, eta elementu multimedia asko erabiltzen ditu. Gainera estekak dauzka beste webgunetara joateko eta erantzunak ere onartzen ditu. Hala eta guztiz ere, artikuluak oso luzeak dira, beraz gaia oso gustuko izan behar duzu ez aspertzeko.

Honekin, bukatu dugu gure bidaia blog munduan … Gaurkoz.

A.Irazusta