Posts Tagged ‘sustatu’

“Komunitatea” Iban Aranzabalen eskutik

Bisita oso interesgarri bat eduki dugu Huhezin: Iban Aranzabal. Mondragon Unibertsitatean Irakasle ikasketak egin zituen, eta Gasteizen Euskal Filologia ikasi zuen ere. Gaur egun, Goiena.net-eko ardura nagusia dauka eta Sustatun parte hartzen du. Berari buruz gehiago jakin nahi baduzue sartu bere blogean: Etxabarri.

Komunitatearen garrantzia izan da bere aurkezpenaren gaia. Askok zerri egiten dion erreferentzia galdetuko duzue, ba webgune, blog, aldizkari edo delakoa denaren helburuetako bat da komunitatea eraikitzea. Adibide gisa, Tokiko.tv-ek eskualde asko hartzen ditu kontuan, baina Jon Berezibarrek esaten zuen moduan “edukiak gomendatzen eta bertan zure iritzia jartzeko aukera duzunean, komunitatea sortzeko bide zabaltzen duzu”.

Goiena.net-eren kasuan, nahiz eta herri ugari bere baitan hartu: Antzuola Aramaia Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriaza, Leitza eta Oñati; lortu dute helburua eta egunean 2400 bisita jasotzen dituzte. Gainera, Bloga sortzeko aukera ematen dute, eta Usoa Agirrek zioen bezala “Bloga eskaparate ona da erabiltzaile horren ekintza jakitera emateko”.

Komunitatearen nolakotasuna izan da bere bigarren puntua. Adjektibo bati eman dio balio gehiena: Aniztasuna ideologian, izakeran, jokaeran… Aranzabalek “lerratua izateak audientzia galtzea dakar” esaten zuen, eta liskarrak edonondik edukitzea ona zela, horrek, ideologia bakar bat bultzatzen ez duzulakoaren seinale baita. Eneko Azkaratek ere hori bultzatzen zuen esaldi polit batekin: “denona eta denontzat” .

Aniztasuna lortu eta gero, estilo egoki bat bilatu behar dela zioen Aranburuk. Honela ba, telebista kritikatu zuen: “Narrazio hutsak ez du balio. Bertara joateak berria kontatzeko ez du balio. Zerbait berria behar da, originala! Askotan galdetzen dugu ea prentsaurrekoetara joateak merezi duen, denak berdinak baitira. Ez dira erakargarriak”. Iban Aranzabalek ikus-entzunezko ikasle guztien arreta irabazi zuen, bere iritzi, anekdota eta jolasekin. Ea zortea dugun eta beste behin etortzen den.

A.Irazusta

Advertisements

“Sustatu blog bat da eta ez gehiago”Luistxo Fernández

Sustatu 2001eko azaroan argitaratu zen Interneten. Ez geroztik, lanean dabiltza Internetek eskaintzen dituen berritasunei egokitzeko. Nahiz eta, interneteko txorakeriak, teknologiaren berrikuntzak eta eguneroko berri garrantzitsuenak bertan bildu, ez da albistegi bat, weblog bat baizik.

Weblog honetan, langileaz gain, pertsona talde bati parte hartzea eskatu zaio eta honela, aurrera eramateko gai ikusi dira. Guzti honen atzean, Codesyntecs eta Goiena enpresak daude. Negozio gutxi egiten dute, baina Sustatu azken finean, munduari aurkezteko bide bat bezala ikusten dute.

Proiektu oso interesgarria da euskaldunoi begira. Bideoan esaten den bezala, lehen hedabide berri honi begi txarrez begiratzen genion, baina webgune hauei esker, ikuspuntua aldatzen ari da. Internet mundua ezagutzeko aukera ematen digute Sustatuko egileak, eta gutxika geroz eta irakurle gehiago lortzen ari dira.

Hemendik animatu egiten zaituztet bertara sartzea. Bitxikeria batetik berri garrantzitsu batera 2 cm daudelako, da niretzat, webgune oso interesgarria.

A.Irazusta