Posts Tagged ‘open office’

Google docsek, zer ordezkatzen du?

Ezer. Hori da erantzuna. Bai, Google docsek eskaintzen dituen abantaila eta desabantailak irakurri ditut, eta horri buruz hitz egingo dugu beranduago baina lehengo, argi utzi nahi dudana da, ez dela ezeren ordezkari momentu honetan. Askok diote, suite ofimatikoak alde batera utzi behar ditugula, Google docsek ez baitu gure ordenagailuan ia memoriarik okupatzen eta gainera, internet gabe ere, bertan sartu gaitezkeelako testuak editatzera. Baina kontuan hartu dezagun zenbat denbora daraman, adibide gisa, Open Office bere sistema hobetzen.

Google docsk berria dela esan dezakegu. Proiektu polita izan daiteke, bertan, dokumentuak bidali eta hauek editatzeko baimena eman dezakezulako. Baita ere, testua editatzen duzun bitartetan, txat bidez beraiekin hitz egin dezakezu. Geroz eta antza gehiago dauka OO edo Word dokumentu batekin. Baina berria da. Oso basikoa da. Oraindik ere, tipografia gutxi eskaintzen ditu, testura gerturatu edo urruntzeko aukerarik ez du ematen, irudien forma aldatzeko aukerarik ere ez dauka, guztiz berria Word dokumentuetan baina oso baliagarria izan dena, aurkezpenetan efektuak falta zaizkio, tope bat dauka… Bai, 5000 dokumentu eta 5000 irudi, gehiago ez.

Hori dela eta, ez dut Google docs mespretxatu nahi, baina gaur ezin da ordezkari izan. Bihar batek daki hainbeste hobetuko den eta denok desinstalatuko dugun OO edo Worda, baina gaur, ez da egun hori. Idazteko baliabide bat da, baita taulak edo aurkezpenak egiteko, momentu honetan Google docs erabiltzen nabil, eta ez duzuela nabaritzen? Badakit. Baina idazten zaudela ezberdintasunak nabaritzen dira.

Tira, eman diezaiogun denbora, eta ea hurrengoan “Izugarria Google docs” izenburuarekin hasten naizen.

A.Irazusta